NaBai
Aralar-Nabaik AHT gelditzea eta Nafarroa eta Estatuaren arteko hitzarmena bertan behera uztea eskatu du
24 abril 2013

Nafarroako Parlamentuan erregistratu duen mozioan Aralar-Nabaik “Nafarroan egiten diren AHTren lanen berehalako geldiketa” eskatu du. Bestalde, gobernuari “lan berririk ez dezala esleitu” eskatu dio.

Bigarren eskariak lanean dauden enpresekin kontratuak bertan behera uzteko negoziaketak hastea eskatzen dio Aralar-Nabaik gobernuari, eta bukatzeko, Nafarroako Gobernuari eskatzen dio “Estatua eta ADIFekin harremanetan jartzeko alde bien artean sinatutako hitzarmena ezabatzeko” eta orain arte egin diren lanen kostua Nafarroari itzultzeko”.

Txentxo Jimenez Aralar Nabaiko parlamentariak esan duenez, “susmoa, informazioa eta ziurtasuna dugu AHT ez dela egingo egungo proiektuaren arabera. Hori albiste ona iruditzen zaigu, baina Nafarroako Gobernuaren temakeriagatik, ezertarako balio ez duten lanak eta tarteak izan ditzakegu”.

Txentxo Jimenezek nabarmendu duenez, “logikoena, eta ziur asko Estatuak iragarriko duena da Zaragoza eta Euskal Y-aren arteko lotura Nafarroatik egun dagoen bidea aprobetxatuz eta egokituz egitea; Gasteiztik egitea, alegia, ingurugiro ikuspegitik eta ikuspegi sozial batetik askoz sostengarriagoa dena”. Jimenezek salatu duenez, “Nafarroako gobernua temati dabil lan zibilak egin nahian, ezertarako balio ez dutenak; egungo egoeran, murrizketaz murrizketa gaudenean, onartezina da” 

NaBai Iruñea denuncia que UPN incumple los acuerdos de pleno
NaBai Iruñea sobre cocinas hospitalarias, juventud y subvenciones nominativas
Manu Ayerdi sobre la enmienda a la totalidad a la reforma del Gobierno del Mapa Local
Intervención de Manu Ayerdi en el debate fiscal
NaBai de Iruñea votará en contra de los Presupuestos de 2013 porque “consolidan la política de recortes”
Aitor Lakasta sobre la saturación en el Programa de infancia y familia de Pamplona
Uxue Barkos sobre subvenciones perdidas por UPN
Uxue Barkos y Javier Leoz sobre las modificaciones presupuestarias del Ayuntamiento de Pamplona
Aitor Lakastaren adierazpenak Goi Maiako Bazterkeria Ordenantzaren inguruan
Barkos critica que la "severa inactividad" de UPN en Pamplona afecta "gravemente" a las infraestructuras de la ciudad
Nafarroa Bai presenta varias enmiendas a la Ley de impuestos y medidas tributarias para mejorar la equidad y mejorar la recaudación
Nafarroa Bai presenta proposición de ley para regular los sueldos y dietas públicas
Juan Carlos Longasi elkarrizketa Canal 6ren "Parlamento" saioan
EL CANcaneo (o el paradójico misterio de la banca cínica)
Hasta ahora en Navarra 1+1 no eran 2
Remedios para la indiGESTION cultural( subti euskaraz)
quiénes somos

Nafarroa Bai aspira a abrir un profundo Cambio político, Económico, Social y Cultural en Navarra.

Pretendemos abrir un ciclo político nuevo, que ponga fin al actual periodo de exclusión social, política y cultural, y que de paso a una etapa de reencuentro desde la aceptación de nuestra pluralidad.

Un ciclo de futuro y progresista en el que quepamos todas/os

nortzuk garen

Nafarroa Baik Aldaketa politiko, ekonomiko, sozial eta kultural sakonari ekin nahi dio Nafarroan.

Ziklo politiko berri bat irekitzeko asmoa dugu, zeinek oraingo gizarte, politika eta kultur bazterketa aldia bukaraziko baitu eta gure aniztasunaren onarpenetik berriro bildurik egoteko etapa bati bide emanen baitio.

Etorkizuneko ziklo aurrerakoi bat zeinetan guztiok sartuko baikara